2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Lapurtutako produktuen salmenta



      Gaur egun oso ohikoa da hainbat erosketa internet bidez egitea; arropak, gailu elektronikoak … horretarako interneten orrialde desberdinak daude, ezagunenak “ebay” eta “amazon” dira. Normalean jendea ezagunetara joaten da, baina badaude askoz ere orrialde gehiago,  jendeak gero eta gehiago erabiltzen dituena prezio kontuagatik.
      Iruzurraren gaia jarraituz eta honekin erlazionatuta, badago iruzur bat ugariagoa izaten hasi dena, lapurtutako produktuak internet bidez saltzea. Denuntzia ugari egon dira gai honen inguruan, lapurrak etxeetan sartzen dira baliozko objektuak lapurtzen dituzte eta gero interneten edo “Cash Converters”-en antzeko dendetan saltzen dituzte.
      Kode zibilean badago artikulu bat hau batzen duena, 464. artikulua zehazki. Artikulu honek esaten du lapurtua izan dena badaukala eskubidea bere ondasuna eskatzeko, baina produktua daukana asmo onean eta salmenta publikoan erosi badu, honi dirua itzuli behar zaio produktu horren truke.

      “Ebay”k adibidez badauka politika bat lapurtutako produktuen salmentaren aurrean, beraz webgune honetan erosi duzuna lapurtutakoa izan dela uste baduzu autoritatearekin kontaktuan jartzea esaten dizute eta hauei “ebay”rekin kontaktuan jartzea eskatu, poliziari ahal den eta informazio guztia eman behar zaio, iragarkian agertzen den informazio guztia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina