2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Internet bidezko iruzurrak

      Lehenengo sarreran esan nuen bezala fraude eta iruzurrei buruz hitz egingo , beraz hasteko garrantzitsua da iruzur bat zer den jakitea;
Iruzurra, norbaiten onurarako egiten den engainua da, ohikoena dirua lapurtzea da honen helburua. Engainu hau legearekin zigortuta dago eta hainbat motatakoa izan ahal da; fiskala, informatikoa, zientziakoa...

      Gaurkoan internet bidezko iruzurrei buruz hitz egingo dut, uste dudalako iruzurren artean ohikoena dela. Iruzur hau teknologia berriekin agertu da eta adin esparru zabalari eragin dio, gaur egun ia mundu guztiak mugikorra edo ordenagailua erabiltzen duelako bere egunerokotasunean.

      Iruzur hau Ertzaintzaren arabera urteetan zehar handitu egin da, 2012an iruzurren gainean jasotako salaketetatik %45 internet bidezkoak ziren eta 2013an %61ekoa. Iruzur hauek, mugikor edo posta elektronikora mezu bat bidaliz edo enpresa baten deia jasoz hasten dira. Gehienetan iruzur hauen jatorria atzerrian dago, orduan zailago izaten da poliziarentzat kasu hauek ikertzea. Hori horrela izanda, Ertzaintzak aholku batzuk ematen ditu; pasahitzak inori ez esatea, gailu informatikoak ondo babestea …

      2013an iruzurrei aurre egiteko proiektu bat sortu zen, Valentziako Unibertsitateko ikertzaile batzuk sortu zuten Australiako, Amerikako eta Europako hamaika herrialdeen babesarekin batera. Red NAC (Network Access Control) du izena eta interes ekonomikoak babesteko helburuarekin eta hainbat ikertzaileen eta zuzenbidean adituak direnen ezagutzekin sortu zen proiektua.


      Proiektu hau oso erabilia izan da gehien bat irakaskuntzan eta osasun zerbitzuetan, haien webean etengabe jendea sartu eta irten ibiltzen delako. NACek egiten duena da erabiltzaile hauek era seguruan ibiltzea, horretarako baldintza batzuk bete behar dituzte web hauetara sartu ahal izateko. Honen helburua, aurretik kutsatuta dauden erabiltzaileak bertara segurtasun osoz sartu ahal izatea da, hau kutsatu gabe.


Bibliografia:






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina