Nire izena Ane
Romero da, Zornotzakoa naiz baina batxilergoa Durangon egin dut. Kurtso honetan
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak ikasten hasi naiz Euskal Herriko
Unibertsitatean, batxilergo zientifikoa egin arren. Gradu guztiak ikusi ostean
letretako graduak gehiago gustatzen zitzaizkidala konturatu nintzen eta aukera
asko ezeztatu ostean gradu hau aukeratu nuen, bere lan irtenbideak gustuko
nituelako eta ematen ziren gaiak interesgarriak iruditu zitzaizkidalako.
Blog hau
zuzenbide zibila irakasgairako zabaldu egin dut, hemen astero sarrera bat
egingo dut. Hiru gai nituen aukeratzeko; Euskal Herriko lege zibil berria, fraudeak eta iruzurrak eta
azkenik erantzukizun zibilak, kalte ordainak. Nik fraudeen eta iruzurren gaia aukeratu dut iruditzen
zaidalako beti egon den arazo bat dela eta gaur egun gero eta ugariago ikusi
ahal dugula teknologia berriekin batera. Gaia zuzenbide zibilaren aldetik
idazten ahaleginduko naiz, astero kasu bat ekarriz edo fraude eta iruzurrei buruzko
informazioa idatziz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina