Internet bidezko iruzurrekin
jarraitzen, oraingoan “hacker”ei buruz hitz egingo dut, hauek baitira iruzur
hauen oinarria nagusia.
“Hacker”ak
teknologian adituak dira, gehienetan informatikan, eta asmo onez edo txarrez
produktu edo gailu batean aldaketa teknikoak egiten aritzen dira. Hitz hau neologismo eta anglizismo bat da,
jatorria ingelesean dauka, “hack” aditzetik dator hau da ebaki, aldatu esan
nahi du.
Termino hau gehienbat ezagutzen da informatika eta web-en
arloan, baina “hacker” bat hainbat esparru teknologikoetan egon ahal da,
mugikorretan edo ikus-entzunezko erreprodukziozko gailuetan.
Hainbat motatako “hacker”ak existitzen dira, baina
orokorrean bi talde handi daude; alde batetik haien ezagutzak arazoak
konpotzeko, sistema berriak sortzeko… erabiltzen dituztenak daude “hackers
blancos” moduan ezagutzen direnak eta beste alde batetik “hackers negros”
daude, hauek sistemetan asmo txarrez sartzen dira, gehien bat asetze ekonomiko
edo pertsonalarengaitik. Hauen ekintza sistema pribatuetan bortizki eta
ilegalki sartzen, informazioa lapurtzen eta sistemaz jabetzen datza.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina