Sarrera honetan nire herriko, Zornotzako, fundazioa bati
buruz hitz egingo dut.
Zornotzako udaletxeak bi fundazio sortu zituen alde
batetik euskara fundazioa eta beste alde batetik kirol fundazioa. Euskara
fundazioa, Zornotzako Kultura eta Euskera Herri Fundazioa zeukan izena eta
bertan euskaltegia, zelaieta, musika eskola eta zornotzako aretoa zeuden. Kirol
fundazioa, aldiz, Zornotzako Kirol Herri Fundazioa zeukan izena eta bertan
kiroldegia, ixerbekoa, gane kiroldegia eta auzoetako frontoiak zeuden. Baina,
gaur egun biak elkartuta daude fundazio bakar bat osatuz, Ametx Erakunde Autonomoa.
Fundazio honen presidentea udalaren kultura zinegotzia
izango da eta zuzendaritza batzordean alderdien ordezkariak egongo dira.
Fundazioa hau aztertzeko bere zati txiki bat hartzea
erabaki dut, udal liburutegia, bertan lau langile daude, arduradun bat eta hiru
laguntzaile.
Udal liburutegiak hiru diru iturri desberdin ditu; Ametx
Erakunde Autonomotik dagokion zatia, diru laguntzak eta ordainketak.
Ametx Erakunde Autonomoak
aurrekontuak egiten ditu edukiko dituzten gastuena, udalari proposatu eta
plenoan onartzen da, azken urte honetan udalak 5.613.646€ eman dizkio fundazio
honi, eta fundazioak liburutegiari, 212.353€.
Diru laguntzak eusko jaurlaritzak ematen ditu, urriaren
26ko 11/2007 legearen arabera eta hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura
sailak egindako apirilaren 9ko 193/2013 dekretuaren arabera. Hiru sail
desberdinetan banatzen dira, funtsezko gauzetarako diru laguntzak (liburuak,
CDak…) honegatik gutxi gora behera 8.000€ko laguntza jasotzen du beti kontuan
hartuta bikoitza gastatu behar izan duela. Diru laguntzak irakurketa
suspertzeko ekintzetarako ematen dira ere (ipuin kontalariak, irakurle klubak)
eta honetarako 2.500€ eskuratzen du liburutegiak eta azkenik teknologia
berrietan gastatutako %90 ematen zaio.
Amaitzeko hirugarren diru iturria ordainketak dira, hau
da, liburutegiak hizkuntza klaseak ematen ditu eta hiruhilero 10€ ordaindu
behar dira bertara joan ahal izateko.
Eskuratutako diru guztia hiru gauzetarako erabiltzen
dira, langileen soldatarako, gastuetarako (liburuak, ekintzak…) eta inbertsioak
egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina