2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Cookie


      Aste honetan “cookie”ei buruz hitz egingo dut, "cookie"n funtzioa oso baliagarria izaten delako internet bidezko iruzurrak gauzatzeko. Internetera sartzean bai mugikorra erabiliz edo ordenagailua edo edozein aparatu elektroniko, leiho bat agertzen zaigu “cookie” ei buruz, ea gorde nahi ditugun ahala ez. Baina zer dira “cookie”ak?

      “Cookie”ak web guztietan daude eta orri batera sartzean onartzen badituzu informazioa bidaltzen du zure nabigatzailera. Informazio honekin lortu nahi dena interneten zaudenean gauzak arinago egitean, “cookie”ei esker, nabigatzaileak jakingo du non sartu zaren, zertan duzun interesa eta horrela leku horiek gomendatuko dizu arinago.

      Bi motatako “cookie”ak daude, jatorrizkoak eta hirugarrenenak. Jatorrizkoak lagungarriak izango dira nabigatzaileak hainbat informazio gogoratzeko, adibidez: erabiltzailea, zure lehentasunak, interneteko jokoetan zure puntuazioa altuenak … Hirugarrenenak, berriz, bisitatzen ari zaren orritik kanpo sortu dira, mota hauetako “cookie”ak eginak daude zure intereseko iragarkiak erakutsi ahal izateko.
      Interneten nabigatzen ari zarenean, badago aukera bat pribatasunez egiteko, horrela sartzen zaren orriak ez dira historialean agertzen eta ez da informaziorik gordetzen, ezta “cookie”ak printzipioz. Baina, izan ahal da nabigatzen egon zareneko bitarteko cookie”ak hirugarrenetara bidaltzea.


      Gaur egun ohikoa da hauen oharra agertzea edozein web orritan sartzean, hau gertatzen da pasadan urtean atera zelako hauei buruzko lege bat. Abisu hauei esker aukera ematen diete erabiltzaileei erabakitzeko “cookie”ak bildu nahi badituzten ahal ez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina