2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Fundazioak

Sarrera honetan nire herriko, Zornotzako, fundazioa bati buruz hitz egingo dut.

      Zornotzako udaletxeak bi fundazio sortu zituen alde batetik euskara fundazioa eta beste alde batetik kirol fundazioa. Euskara fundazioa, Zornotzako Kultura eta Euskera Herri Fundazioa zeukan izena eta bertan euskaltegia, zelaieta, musika eskola eta zornotzako aretoa zeuden. Kirol fundazioa, aldiz, Zornotzako Kirol Herri Fundazioa zeukan izena eta bertan kiroldegia, ixerbekoa, gane kiroldegia eta auzoetako frontoiak zeuden. Baina, gaur egun biak elkartuta daude fundazio bakar bat osatuz, Ametx Erakunde Autonomoa.

      Fundazio honen presidentea udalaren kultura zinegotzia izango da eta zuzendaritza batzordean alderdien ordezkariak egongo dira.
      Fundazioa hau aztertzeko bere zati txiki bat hartzea erabaki dut, udal liburutegia, bertan lau langile daude, arduradun bat eta hiru laguntzaile.
      
      Udal liburutegiak hiru diru iturri desberdin ditu; Ametx Erakunde Autonomotik dagokion zatia, diru laguntzak eta ordainketak.

      Ametx Erakunde Autonomoak aurrekontuak egiten ditu edukiko dituzten gastuena, udalari proposatu eta plenoan onartzen da, azken urte honetan udalak 5.613.646€ eman dizkio fundazio honi, eta fundazioak liburutegiari, 212.353€.

      Diru laguntzak eusko jaurlaritzak ematen ditu, urriaren 26ko 11/2007 legearen arabera eta hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailak egindako apirilaren 9ko 193/2013 dekretuaren arabera. Hiru sail desberdinetan banatzen dira, funtsezko gauzetarako diru laguntzak (liburuak, CDak…) honegatik gutxi gora behera 8.000€ko laguntza jasotzen du beti kontuan hartuta bikoitza gastatu behar izan duela. Diru laguntzak irakurketa suspertzeko ekintzetarako ematen dira ere (ipuin kontalariak, irakurle klubak) eta honetarako 2.500€ eskuratzen du liburutegiak eta azkenik teknologia berrietan gastatutako %90 ematen zaio.

      Amaitzeko hirugarren diru iturria ordainketak dira, hau da, liburutegiak hizkuntza klaseak ematen ditu eta hiruhilero 10€ ordaindu behar dira bertara joan ahal izateko.


      Eskuratutako diru guztia hiru gauzetarako erabiltzen dira, langileen soldatarako, gastuetarako (liburuak, ekintzak…) eta inbertsioak egiteko.
ELKARTE BATEN ESTATUTUA.


1.artikulua
1.1 Irabazi asmorik gabeko 2015eko urriaren 23an eratutako elkarte honen izena Sorginola da

2.artikulua
2.1Indarkeria sexistaren biktimentzako sortutako elkartea da. Laguntza ekonomiko, psikiologiko eta juridikoa eskaintzen da, inolako oradainketarik egin gabe.

3.artikulua
3.1Sorginola elkaretaren residentzia Durangon dago, hala ere ekintza desberdinak Euskal Autonomi Erkidegoko lurralde desberdineko herrialdeetan egongo dira.

4.artikulua
4.1Indarkeri sexistaren biktiman Euskal HErriko zazpi lurraldeetan izango dute erresidentzia eta lurralde bakoitzeko legedia izango da kontuan.

Iraupena eta izaera demokratikoa

5.artikulua
5.1 Elkartearen iraunpena behin betiko izango da.


Bigarren kapitulua. Gobernu eta administrazio organoak.

6.artikulua
6.1 Elkarte honetan presidente bat dago, Pepita Juana anderea, honek azkeneneko erabakiak hartuko ditu, baina erabakiak eta ideiak partaide guztien artean emango dira.

Batzar Nagusia

7.artikulua
7.1Batzar Nagusiaren eskumeneko erabakiak hauek izango dira:
7.1.1 Arlo bakoitzean zenbat diru inbertituko den (psikologian, juridikoan, diru laguntzetan…)
7.1.2 Ze ekintza burutuko diren biktimak laguntzeko (talde ekintzak, banakakoak).
7.1.3 Ze ekintza, tailer burutuko diren dirua lortzeko.

8.artikulua
9.artikulua
10.artikulua (8,9 eta 10 artikuluak batera doaz)
10.1 Batzar nagusia ohiko eta ezohiko bileretan bilduko da. Ohiko bilera bat egingo da hilabete guztien amaieran, balantze bat egiteko hilabete horretan gauzatu diren ekintzei buruz eta proposamenak egiteko. Ez ohiko bilerak, aldiz, bi izango dira, urte hasieran urteko programazioa egiteko eta beste bat urte amaieran egingo da urteko balantze orokor bat ateratzeko. Urte hasierakoa ere balio izango du urteko aurrekontua onartzeko.

Zuzendaritza-Batzordea

11.artikulua
11.1 Batzar Nagusi honen zuzendaritza batzordean parte hartuko dute honako hauek:
11.1.1 Batzar Nagusiaren presidentea
11.1.2 Elkartearen bileretako partaide batzuk (elkartearen barruan beraien ideiak eta erabakiak kontuan hartzen direlako).

12.artikulua
12.1 Presidentearen kargua 2 urtez matenduko da, gero bozkaketa egingo da berria aukeratzeko.
12.2 Partaideak, berriz, urtero aldatzen joango dira guztiak parte hartu ahal izateko.

13.artikulua
13.1 Zuzendaritza Batzordeko kideek ustelkeriagatik edo ezarri diren arauak ez errespetatzeagaitik utzi beharko dute kargua.

14.artikulua
14.1 Zuzendaritza Batzordearen eginkizunak elkarte honetan honako hauek izango dira:
14.1.1 Talde ekintzak antolatu.
14.1.2 Elkartearen aurrekontua antolatzea.
14.1.3 Ze ekintza burutuko dira dirua lortzeko.
14.1.4 Sesio psikologikoak antolatu.

Pertsona bakarreko organoak.

15.artikulua
15.1 Zuzendaritza Batzordearen edo Batzar Nagusiaren presidenteak, azkeneko erabakiak hartu beharko ditu eta bere presidenteordea, idazkaria eta diruzaina nortzuk izango diren aukeratu ahal ditu.

Hirugarren Kapitulua. Bazkideak: onartzeko prozedurak eta motak.
Bazkideen eskubideak eta betebeharrak.

16.artikulua
16.1 Bazkideen eskubideak honako hauek izango dira:
16.1.1 Nahi dituzten sesio eta egindako ekintzetara presentatu daitezke.
16.1.2 Psikologoekin orientazio klaseak edo errekuperazio klaseak eskatzea taldeka nahiz bakarka.
16.1.3 Abokatu egoki eta profesionala edukitzea.
16.1.4 Elkarteak proposatutako ekintzetan, tailerretan parte hartzea, antolaketan edo ekintzetan bertan.

17.artikulua
17.1 Bazkideek betebehar batzuk edukiko dituzte; proposamenak ematea, ekintzetan parte hartzea(antolakuntzan edo monitore bezala) eta presidentearen aukeraketan parte hartzea.

Elkartearen ondarea eta aurrekontu-araubidea.

18.artikulua
18.1 Elkarteak baliabide ekonomiko hauek aurreikusten ditu:
18.1.1 Norbanako edota enpresek egiten duten dohaintzak.
18.1.2 Euskal Herriko zazpi lurraldeetako foru aldundiak, parlamentuak ematen dituen diru-laguntzak.
18.1.3 Merchandaising-tik ateratuko dirua.

Estatutuen aldaketa.

19.artikulua
19.1 Estatutuen aldaketa bat egoteko proposamen bat egon behar da eta batzar nagusiaren kideen %70 babestu beharko du proposamen hori. 

20.artikulua 20.1 Elkartea desegiteko arrazoia bere jarduera desagertzea izango da, hau da, kide gabe geratzea, ekintza eta jarduerarik ez egitea edota sortu den helburua guztiz lortu bada. Elkartearen beharra ez dagonean guztiz desagertuko da.

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Hacker

      
        Internet bidezko iruzurrekin jarraitzen, oraingoan “hacker”ei buruz hitz egingo dut, hauek baitira iruzur hauen oinarria nagusia.
        “Hacker”ak teknologian adituak dira, gehienetan informatikan, eta asmo onez edo txarrez produktu edo gailu batean aldaketa teknikoak egiten aritzen dira.  Hitz hau neologismo eta anglizismo bat da, jatorria ingelesean dauka, “hack” aditzetik dator hau da ebaki, aldatu esan nahi du.
        Termino hau gehienbat ezagutzen da informatika eta web-en arloan, baina “hacker” bat hainbat esparru teknologikoetan egon ahal da, mugikorretan edo ikus-entzunezko erreprodukziozko gailuetan.

        Hainbat motatako “hacker”ak existitzen dira, baina orokorrean bi talde handi daude; alde batetik haien ezagutzak arazoak konpotzeko, sistema berriak sortzeko… erabiltzen dituztenak daude “hackers blancos” moduan ezagutzen direnak eta beste alde batetik “hackers negros” daude, hauek sistemetan asmo txarrez sartzen dira, gehien bat asetze ekonomiko edo pertsonalarengaitik. Hauen ekintza sistema pribatuetan bortizki eta ilegalki sartzen, informazioa lapurtzen eta sistemaz jabetzen datza.

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Cookie


      Aste honetan “cookie”ei buruz hitz egingo dut, "cookie"n funtzioa oso baliagarria izaten delako internet bidezko iruzurrak gauzatzeko. Internetera sartzean bai mugikorra erabiliz edo ordenagailua edo edozein aparatu elektroniko, leiho bat agertzen zaigu “cookie” ei buruz, ea gorde nahi ditugun ahala ez. Baina zer dira “cookie”ak?

      “Cookie”ak web guztietan daude eta orri batera sartzean onartzen badituzu informazioa bidaltzen du zure nabigatzailera. Informazio honekin lortu nahi dena interneten zaudenean gauzak arinago egitean, “cookie”ei esker, nabigatzaileak jakingo du non sartu zaren, zertan duzun interesa eta horrela leku horiek gomendatuko dizu arinago.

      Bi motatako “cookie”ak daude, jatorrizkoak eta hirugarrenenak. Jatorrizkoak lagungarriak izango dira nabigatzaileak hainbat informazio gogoratzeko, adibidez: erabiltzailea, zure lehentasunak, interneteko jokoetan zure puntuazioa altuenak … Hirugarrenenak, berriz, bisitatzen ari zaren orritik kanpo sortu dira, mota hauetako “cookie”ak eginak daude zure intereseko iragarkiak erakutsi ahal izateko.
      Interneten nabigatzen ari zarenean, badago aukera bat pribatasunez egiteko, horrela sartzen zaren orriak ez dira historialean agertzen eta ez da informaziorik gordetzen, ezta “cookie”ak printzipioz. Baina, izan ahal da nabigatzen egon zareneko bitarteko cookie”ak hirugarrenetara bidaltzea.


      Gaur egun ohikoa da hauen oharra agertzea edozein web orritan sartzean, hau gertatzen da pasadan urtean atera zelako hauei buruzko lege bat. Abisu hauei esker aukera ematen diete erabiltzaileei erabakitzeko “cookie”ak bildu nahi badituzten ahal ez.

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Phishing


       Iruzur informatikoekin batera gaur egun hitz bat asko entzun ari da, “phising”-a. Baina, zer da hau? Zelan ahal gara horretaz babestu??
      
       Phishing-a iruzur mota bat da, pasahitzen, bankuko klabeen, txarteleko zenbakien etab. lapurretan oinarritzen dena, gero iruzurretarako erabiliko direnak. Datu hauek erabiltzaileak ematen ditu pentsatuz ematen ari den informazioa enpresa edo erakunde publiko batentzat direla. Hau gertatu ahal da mezu bat mugikorrean jasotzean, dei bat, erakunde baten web faltsuan edo ohikoena korreo elektroniko baten bidez.
      Esan dudan bezala biderik arruntena korreo elektronikoa da, normalean mota hauetakoak izaten dira:
-Arazo teknikoak
-Seguritatea handitzea, aholkuak
-Produktu berrien iragarkiak
-Opari edo sariak
-Enplegu eskaintza faltsuak


       Poliziak horrelako iruzur baten aurrean, ikusi behar dute hartutako pertsona engainatua izan baden edo ez, haiek emandako datu guztiekin beste iruzur bat egin delako. Tribunal asko “ignorancia deliberada” dela esaten dute, hau da, delituzko jardueran parte hartzen ari denik jakin nahi ez izatearen gertaera nahikoa dela delituko laguntzailea bezala bitartekaria kondenatzeko. Tribunalak pentsatzen du ikusten baduzu lan gutxi egiteagatik diru asko emango dizutela,susmatu behar duzu eta ondorioz, iruzur horretatik kanpo geratu.

2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Lapurtutako produktuen salmenta



      Gaur egun oso ohikoa da hainbat erosketa internet bidez egitea; arropak, gailu elektronikoak … horretarako interneten orrialde desberdinak daude, ezagunenak “ebay” eta “amazon” dira. Normalean jendea ezagunetara joaten da, baina badaude askoz ere orrialde gehiago,  jendeak gero eta gehiago erabiltzen dituena prezio kontuagatik.
      Iruzurraren gaia jarraituz eta honekin erlazionatuta, badago iruzur bat ugariagoa izaten hasi dena, lapurtutako produktuak internet bidez saltzea. Denuntzia ugari egon dira gai honen inguruan, lapurrak etxeetan sartzen dira baliozko objektuak lapurtzen dituzte eta gero interneten edo “Cash Converters”-en antzeko dendetan saltzen dituzte.
      Kode zibilean badago artikulu bat hau batzen duena, 464. artikulua zehazki. Artikulu honek esaten du lapurtua izan dena badaukala eskubidea bere ondasuna eskatzeko, baina produktua daukana asmo onean eta salmenta publikoan erosi badu, honi dirua itzuli behar zaio produktu horren truke.

      “Ebay”k adibidez badauka politika bat lapurtutako produktuen salmentaren aurrean, beraz webgune honetan erosi duzuna lapurtutakoa izan dela uste baduzu autoritatearekin kontaktuan jartzea esaten dizute eta hauei “ebay”rekin kontaktuan jartzea eskatu, poliziari ahal den eta informazio guztia eman behar zaio, iragarkian agertzen den informazio guztia.