Neguko oporrak hurbil daudela, egokia ikusi dut oraingoan
gabonetan egoten diren iruzurrei buruz hitz egitea. Gabonetan ugaritzen diren hiru
fraude motei buruz hitz egingo dut; “smishing”, “charity spam” eta “spam
lottery”.
Smishing-a zerbitzu edo aktibitate desberdinen inguruko SMS
batean oinarritzen da, engainatzeko helburuarekin. Hauek izaten dira zerbitzu
ohikoenak; 1000 SMS dohainik, erosketaren baten deskontua … eta hauek lortzeko
normalean zenbaki batera deitu behar da gehienetan 806 hasten dena.
Hurrengo mota “charity spam” da, hau solidaritatearekin
erlazionatuta dago. Email batean oinarritzen da eta bere helburua herritarra
hunkitzea eta dohain bat ematea da. Horretarako norbait bere hurbileko pertsona
baten gaixotasuna edo absentziaren ondoriozko mina transmititzen digu edo
galdutako kausa baten borroka edo babes gabeko talde baten defentsa eskatzen
dute.
Azkenik “spam lottery” mota dago, honek jakinarazten dio erabiltzaileari kopuru garrantzitsuko sariarekin sarituta izan dela. Egunero munduko milaka pertsonei bidaltzen zaien email bat da, desilusioa eta nahastea sortuz engainatuta izan den herritarrari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina