2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

Interneteko arazoak


      Aurreko Internet bidezko fraudeei buruzko sarrerak laburbiltzen baditugu ondorio batzuk atera ahalko ditugu. Hasteko jakin behar dugu teknologiaren kontua asko eboluzionatzen ari dela, baina horrek ez du esan nahi seguruagoa bihurtzen ari denik.

      Gaur egun ohikoa da gizarte sare anitz edukitzea, beraz aholkua da kontu handiarekin ibiltzea bertara igotzen diren argazki eta informazio pertsonalarekin. Zuk ezabatu arren sarean betirako geratzen da, ez da bertatik ezabatzen.

      Ez gara fidatu behar heltzen zaizkigun mezu guztiez beti dudan jarri behar ditugu, erakargarriagoak izan mezuak duda gehiago sortu behar zaigu. Beste alde batetik oso garrantzitsua izango da, ordenagailua gehienbat ondo babestuta egotea, antibirusa instalatuta edukitzea eta oso garrantzitsua eguneratuta egotea.


      Beste gauza bat asko egiten duguna da ordenagailuak berak idatzitako mezuak ez ditugula irakurtzen eta onartzen ditugu, jakin gabe zehazki zer gauden onartzen. Arazoa etortzen da programa horrekin arazo bat daukagunean, baina legearen aurrean ezin dugu ezer egin guk aurretik baldintzak onartu ditugulako.

1 iruzkin: