2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

Interneteko arazoak


      Aurreko Internet bidezko fraudeei buruzko sarrerak laburbiltzen baditugu ondorio batzuk atera ahalko ditugu. Hasteko jakin behar dugu teknologiaren kontua asko eboluzionatzen ari dela, baina horrek ez du esan nahi seguruagoa bihurtzen ari denik.

      Gaur egun ohikoa da gizarte sare anitz edukitzea, beraz aholkua da kontu handiarekin ibiltzea bertara igotzen diren argazki eta informazio pertsonalarekin. Zuk ezabatu arren sarean betirako geratzen da, ez da bertatik ezabatzen.

      Ez gara fidatu behar heltzen zaizkigun mezu guztiez beti dudan jarri behar ditugu, erakargarriagoak izan mezuak duda gehiago sortu behar zaigu. Beste alde batetik oso garrantzitsua izango da, ordenagailua gehienbat ondo babestuta egotea, antibirusa instalatuta edukitzea eta oso garrantzitsua eguneratuta egotea.


      Beste gauza bat asko egiten duguna da ordenagailuak berak idatzitako mezuak ez ditugula irakurtzen eta onartzen ditugu, jakin gabe zehazki zer gauden onartzen. Arazoa etortzen da programa horrekin arazo bat daukagunean, baina legearen aurrean ezin dugu ezer egin guk aurretik baldintzak onartu ditugulako.

2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

Neguko Internet bidezko iruzurrak


      Neguko oporrak hurbil daudela, egokia ikusi dut oraingoan gabonetan egoten diren iruzurrei buruz hitz egitea. Gabonetan ugaritzen diren hiru fraude motei buruz hitz egingo dut; “smishing”, “charity spam” eta “spam lottery”.

      Smishing-a zerbitzu edo aktibitate desberdinen inguruko SMS batean oinarritzen da, engainatzeko helburuarekin. Hauek izaten dira zerbitzu ohikoenak; 1000 SMS dohainik, erosketaren baten deskontua … eta hauek lortzeko normalean zenbaki batera deitu behar da gehienetan 806 hasten dena.

      Hurrengo mota “charity spam” da, hau solidaritatearekin erlazionatuta dago. Email batean oinarritzen da eta bere helburua herritarra hunkitzea eta dohain bat ematea da. Horretarako norbait bere hurbileko pertsona baten gaixotasuna edo absentziaren ondoriozko mina transmititzen digu edo galdutako kausa baten borroka edo babes gabeko talde baten defentsa eskatzen dute.

      Azkenik “spam lottery” mota dago, honek jakinarazten dio erabiltzaileari kopuru garrantzitsuko sariarekin sarituta izan dela. Egunero munduko milaka pertsonei bidaltzen zaien email bat da, desilusioa eta nahastea sortuz engainatuta izan den herritarrari.

2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

"Spyware"


      Sarrera honetan spyware-ari buruz hitz egingo dut. Hau behin ordenagailuan sartuta erabiltzailearen informazio pertsonalaren segimendu bat egiten duen softwarea da eta hirugarren bateri pasatzen dio, publizitaterako gehienbat. Spywarea  beste programa batekin joaten da gehienetan, adware (publizitatearen softwarea).

      Spywarea normalean informazio pertsonala, ordainketen informazioa, bisitatutako web orrien url…biltzen ditu. Spywarea ez da ilegala aurretik esandako programa laguntzailea instalatuko dela abisatzen digutelako, baina gehienek ez dugu irakurtzen eta guztia onartzen dugu aurrera egiteko.

      Hauek dira spywareak sortzen dituen ondorioak:
·         Internetera sartzean etengabe leihoak agertzen dira.
·         Orrietan publizitatea agertzea agertu behar ez den lekuetan.
·         Hasierako orria aldatzen du eta erreminta barra berriak nabigatzailean agertzen dira.

·         Interneteko konexioa eta ordenagailuaren funtzionamendua geldotzen da.

2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

"Troyano"ak


      Oraingoan “troyano”ei buruz hitz egingo dut, programa hauek makinaren kontrola eskuratzen dute, baina bere funtzionamendua aldatu gabe bertan dagoela ez nabarmentzeko. Hau egiten dute informazioa lapurtu ahal izateko edo beste delitu batzuk burutzeko. Informazioaren lapurretan adibidez, bankura konektatzean teklatuaren ukaldiak detektatzen ditu, informazioa eta kontrola eskuratzen. Beste delituen artean spam bidaltzea, birusak zabaltzea edo atake handiak egitea erabiltzaileetara egongo ziren.

      INTECOren arabera, Instituto Nacional de Tecnologías de la Comunicación, programa hauen presentzia handitu egin da 2008tik.


      Troyanoak sortu ziren ahalik eta kalte gehiago egiteko kutsatuta dagoen sistemari, hasieran baten troyanoak ez ziren haien kabuz zabaltzen. Orain, berriz, Interneteko tendentziaren ondorioz “ciberdelincuente”ek aukera ona ikusi dute bankuko datuak, erabiltzaileen izenak eta pasahitzak, informazio pertsonala… lapurtzeko. Horregatik haien funtzionamendua eboluzionatu egin du eta orain kaltegarriagoa eta arrisktsuak bihurtu dira.