2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Ingenieria sozialeko sistemak eta software kaltegarriak

     
      Aste honetan internet bidezko fraudeekin jarraitzeko, ingeniaria sozialeko sistema edo software gaiztoei buruz hitz egingo dut. Gaur egun oraindik birus informatikoak ugariak dira,  sistema informatikoak gehiago edo gutxiago kaltetzen dutenak. Baina benetan ugaritzen dauden sistemak aurretik aipatutakoak dira, hauek informazioa lapurtzen dute edo ordenagailua kontrolatzera heldu ahal dira.

      Aurreko sarrera batean honetariko bati buruz hitz egin nuen, phishinga. Beraz, zenbait sarreretan beste motatako sistemak aipatu eta azalduko ditut; “gusanos, troyanos, spyware”.

      Orokorrean sistema guztiek helburu bera daukate, sistema informatikoa kaltetzea, horregatik aholku batzuk jarraitu behar dira kaltea ekiditeko edo kaltea txikiagoa egiteko:
·         Antibirusa instalatzea eta eguneratuta mantentzea. Internet bidezko fraudeei buruzko ikerketako datuen arabera, %34,7k soilik zeukaten fraudeen kontrako sistemaren bat instalatuta.
·         Gomendagarria da online bidezko antibirus bat erabiltzea bigarren iritzi bat eduki ahal izateko.
·         Antiespia software eta “cortafuegos”  bat instalatzea.
·          Pasahitza seguruak erabiltzea eta noizean behin aldatzea.
·         Informazio pertsonala mugatzea.
·         Kontu korronteko mugimenduak zaintzea.

·         Ordenagailu publiko bat edo zabalik dagoen wifi bat erabiltzean, ez egin Internet bidezko gestioak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina