Aste
honetan Interneteko “gusanoei” buruz hitz egingo dut. Aurreko sarreran esan
nuen bezala kaltetzeko software mota bat da, “malware” programak dira eta normalean
korreo elektroniko bati atxikituta egoten dira artxibo edo lotura bezala. Birus
honek ez du beste software edo hardware baten laguntza zabaltzeko.
“Gusano”
hauen funtzionamendua ondorengoa da: Korreo elektronikoko kontaktuetan sartzen
da eta bakoitzari zure partez mezu bat bidaltzen dute, horrela zure kontaktuak
zabaldu egingo dute esagun baten mezua delako eta horrela bere ordenagailua
kutsatuta geratuko da.
Hauek
internet bidezko fraudeak ahalbidetzen dute eta haien hedapen abiadura
izugarria da eta askotan pasatu ahal da Interneteko erabiltzaile bati
konektatzea eta beste mota bateko software kaltegarri bat deskargatzea. Horrela
elkartzen da “gusanoen” hedatzeko abiadura eta beste softwaren arriskuarekin.